Bilbora joateko, tranbia egoten zan; eta asko tardetan ebanez, jenteak kartetan-eta be egiten eban bertan. Peñaraino edo Urazurrutiaraino joaten zan, San Anton osteko kaleraino. Gauzeak ondo urteten eban orduan, ordu biko biajea izaten zan, ze herri bakotxean parau egiten zan. Jentea eroateaz aparte, gauzak be eroaten ziran, hareek deskargetan tardau egiten zan.
Informer: Maribel Gorostizagoiza