• 2008
  • MARURI-JATABE
Return

Ikazkintza 1

 

Ikatza egiteko lehenengo larraina egiten zan. Basoetan leku guztietan egoten ziran. Larraina llanadatxua da, zehargunea. Harek larrainak eukiten eban eskinetatik karkaba bat ura joan dakion inoiz urik sartuko balitz. Gero, zulo bat egiten zan eta palu bat ipinten zan ikaztokia egiteko. Bueno, lehenengo egurra batzen eben pilora ahizteak eta berak. Aitari laguntzen eutsien basoan.

 

Artea egur ona izaten zan, baina gitxi egoten zan. Gurbiza asko egoten zan; gurbizagaz egiten eben eurek. Aitak urtero gurbiza saila bat botaten eban eta erre. Eta gero, ha batu behar izaten zan neguan ikaztokia egiteko. Larraina izaten zan ikaztokiaren bueltea. Hara larrainaren ondora ekarri behar izaten zan ha egurra, eta han pilotuta ipini takoak eginda.

 

Informer: Mari Ugarte

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Maruriko udala

Related Videos