Serafin Zamalloa Gandiaga da bera. Bertan jaio zan, beheko kuartuan. Hantxe jaio ziren bera eta anaia, bikotxak. Aman ahizteak lagunduta jaio ziran. Anaia zaharrena, Valeriano, hamabi urte zaharragoa zan eta esaten eban bera ordurako begiak zabalduta egoanez, errekaduak egiten bialdu ebela osabeanera. Holango gauzak kontetan ebazan amak...
Bera hiru ordu beranduago jaio zan. Erditze luzea euki eban. Baten bat gehiago eukitea gura ebala esaten eban, Vale hamabi urtean eta abortu bi be euki ebazala bitartean eta gero azkenean bikotxak. Berrogeta lau edo bostegaz euki ebazan. Ama bizi-bizia eukien... zer zan ha! 1944ko maiatzaren 26an jaio zan. Anaia zaharragoa eta bikotxak, danak mutilak.
Informer: Serafin Zamalloa
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa