Txirikilan Garizuman
- 2010
- BERRIZ
Txikitan, lehenengo, eskola publikora joan zan. Zazpikaleetako Tenderia kalean jaio zan. Lehenengo Mujika ikastolara joan zan. Gero, koskortu zanean, Artekalera biziten pasau ziran. Urte batzuk Mujikan egin ebezan −urte gogorrak izan ziran, baina irakasle oso ona izan eben−, eta kolegio batera joan ziran. Horreek ikasketa guztiak erderaz egin ebezan; orduan euskerarik ez egoan. Arratsaldeetan asko jolasten zan kalean. Goizean egunero eskolara joaten ziran. Arratsaldean ama etorten zan eurei ogitartekoa emoten, eta euskeraz zeozer esaten ebanean, lagunek: Ah, sois aldeanas? Eta eurek amari itauntzen eutsien: Ama, aldeanak gara? Eta amak kontestetan eban: Hoba izango bagina.
Informer: Mari Angeles Garai
Foundations: Bilboko Udala and Labayru Fundazioa