Ameriketan egon ziranean, Euskal Herriko janaria
- 2014
- BILBAO
Gorozikan Marijesiak Gabon bezperan, gauez, egiten dabez; Santa Ageda egunez izaten da, baina Marijesiak gauez. Baserririk baserri ibilten dira. Muxika guztia ezin da hartu, orduan, auzo bat edo parte bat hartzen dabe. Beste batzuk beste parte baten ibilten dira. Lekukoak beti ezagutu dau tradizino hau. Beharbada, lehen gehiago egiten zan, baina orain, atzera, leku batzuetan mantenidu gurean eta berreskuratu gurean dabilz. Hemengoa urte askotan egin da.
Eskea be egiten da. Etxerik etxe abestu, eta bakotxak borondatea emoten dau. Ez dira eurak geratzen diruagaz. Beharrizana daukienei emoten deutsee. Erritmoa eroaten laguntzeko makilea erabilten dabe. Gorozikan hiru melodia desberdin abesten dira; hiru kopla desberdin abesten dira. Normalean, bakotxetik ahapaldi bi egiten dabez. Inprobisatu be egiten dabe batzuetan; etxekoa ezagutzen bada, amaierako kopletan etxekoa aitatu-edo. Muxikan bakarrik abesten diran Gabon-kanta batzuk be sartzen dabez; Urretxindorrak egindakoak batzuk.
Bakarlariak eta koruak kantetan dabe. Etxeren baten kantetea gura ez badabe, ez dogu kantetan. Baten bat hil danean be, hemen errezau baino kantau egiten da, kanteak ez deutso inori kalterik egiten-eta. Orain, etxekoak esaten badau, errespetau egin behar da.
Informer: Jon Enbeita
Foundation: Labayru Fundazioa