Maskarita eguna
- 2010
- BUSTURIA
Luis XIV.a Donibanera etorri zan ezkontzen. Ezkontzara Euskal Herriko hamasei-hemeretzi dantzari etorri ziran; Zuberoakoak. Ikusi ebazanean, kortera eroan ebazan. Eta gero, Academia de Danza Clásica fundau eban Luis XIV.ak. Horreek dantzariak bertako irakasleak izan ziran. Horregaitik, pas de bourrée eta horreek danak hartuta dagoz euskal dantzetatik. Baleteko pausu asko euskal dantzetatik hartuta dagoz, Zuberoako dantzariek erakutsita. Balet klasikoan dagozan pas de basque, saut de basque eta pas de bourrée eratorri euskaldunekoak dira; arabesque pausua, ez. Euskal dantzak jakin ezkero, konturatzen zara ez jatzula kostetan balet-dantzak hartzea.
Informer: Miren Tere Olaeta
Foundations: Bilboko Udala and Labayru Fundazioa