Bat, bat, bat
- 2014
- MUNGIA
1930. urtean ezkondu ziran aita eta ama, 1932an jaio zan Ana Mari eta 1935ean bera. Handik urtebetera gerrea sortu zan. Ez dauka akordurik, baina badaki ebakuau egin ebezala. Aita Bizkargin egoan tiroka eta eurak ebakuau egin ebezan, esaten ebelako andra gazteak eraso eta mutil handiak soldadu koiuten ebezala. Hauxe kantea abesten eben: “Si te preguntan alto quien vive, responderemos en alta voz. Somo los niños de la quinta cuarenta, que reclamamos el biberón”. Gerran, soldaduak, gizon zolduak, milaka eta milaka galdu ziran, eta burrukan egiteko jentea falta jaken. Orduan, hareen tamainako mutil guztiak hartzen ei ebezan. Horren bildur ziranez, etxetik joan ziran. Aitita ganadua gobernetan lotu ei zan etxean. Behi-buztarrian joan ziran eta gurdian indabea, arto-uruna eta oilo batzuk hartuta joan ziran, mundurik andar. Gallartaraino ailegau ziran.
Informer: Bene Markaida