Neskato bat sorgindu gura Petralandan
- Mythological characters
- 2018
- ZEBERIO
Basoan pinuak botaten ebazan. Goizean maletea hartu eta egun guztirako joaten zan basora. Saukutzara joaten ziran, jeneralean. Diputazinoaren basoak ziranez, oso handiak ziran. Paper-fabrikeak hartzen eban hori egurra. Fabrikearentzat beharrean ibilten ziran. Egurra trontzeagaz, eskuz, botaten eben, ez gaur egun egiten dan moduan, motozerreagaz. Ordurako kaminoa egin ebenez, bertatik bajatzen eben egurra. Paper-fabrikearentzat egiten eben behar. Egurra bota, piloetan ipini eta kamioiak Mendizurrera eroaten eban. Bertan apeaderoa egoan.
Informer: Higinio López