Tostadak karnabaletan
- 2012
- MUNDAKA
Baserritarrak hartzen eban guztiaren barri emon behar izaten eban, eta zati bat emon abastosen. Errazionamentua egoan; jenteak ez eukan nahikoa. Bere anaia eta Villarotik etorten ziran, eta arrautzak be ezkutuan ekarri behar. Trena bere etxe aurretik pasetan zan, eta ezagutu dau jenteak, estazinora heldu baino arinago, jeneroa botatea. Estraperloa eguneroko bizimodua zan. Gerraostea holakoa izan zan.
Informer: Iñaki Irigoien
Foundations: Bilboko Udala and Labayru Fundazioa