Saioka metodoa
- 2019
- MUNGIA
Gazte-denporan Txorierri guztia ezagutzen eben; euren ibilkerak Txorierrin izaten ziran. Trenez edo bizikletaz mobiduten ziran. Bizikletak errentan hartzeko garajiste bat egon zan; ez eban gauza asko kobretan. Gizona etxeko bizikleteagaz joaten zan Lezamara. Andreak bizikletea gura eban todakosta, baina aitak ez eutsan ekarri, ez ebalako behar. Gizonari, barriz, ekarri eutsien; baina beharrean joateko. Andreari josteko makinea ekarri eutsien.
Informer: Tomas Lejarza
Foundations: Zamudioko Udala and Labayru Fundazioa