Aitita eta amama
- 2012
- MUNGIA
Italiarrak Sollubetik behera sartu ziran Bakiora, eta aldeetan ostutako oiloak eskuan ekarrezala agertu ziran baserrian. Amak eta izekoak oilo hareek hil, lumatu eta prestau egin eutseezan. Soldaduek soloko baba guztiak jan ebezan, eta jaten egozan bitartean, kortako behiak urruma egin eta entzun egin eben. Ez ebezan behiok jan etxean umeak egozalako. Horrezaz gainera, hegazkinak etorteko ziranean, Jatan sirenea joten eben, eta ostu egiten ziran aitak arbola baten sustrai artean egindako zuloan.
Informer: Virginia Abio