• Drinks
  • 2014
  • MORGA
Return

Txakolinagaz aita kapritxosoa

 

Eurenean txakolina asko egiten zan. Baso batzuk apurtuta, aitak labrauta, espaldak, euki ebezan eguzki-begira. Lekuak Amezti dauka izena; Biorretatik honantza dago, Biorreta pasau eta Obarrerantza. Orain pinua sartuta dago. Txakolina asko egiten eben; eta frutea be asko eukien. Aita kapritxosoa zan horretan. Mendau be aitak egiten eban.

Aita Berrizko semea zan, urte askoan egon zan pastore Ameriketan, eta handik etorri zanean, ezkondu egin zan amagaz. Ama Obarrekoa zan. Eta aitak txakolina egiten eban, asko. Morgan, euren etxetik aparte, euren bestaldekoak be egiten eben, baina hareek gitxiago. Euren aitak asko egiten eban, idiakaz apurtu-eta.

 

Informer: Josefina Oregi

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa

Related Videos