• 2017
Return

Gaztaia egiteko prozesua 3

 

Amaseak ondo apurtuta egon behar dau, zenbat eta birrinduago, hobeto. Gero, eskuagaz sakatu behar izaten zan gatzura apartauta paretako. Zenbat eta esku beroagoa, gaztai hobeak urteten ei eban. Ostean, kutxilloagaz ebagi egiten zan, zatiak egin. Zatietako bat hartu eta gaztai-ontzian sartzen zan. Ontziok zumitzezkoak izaten ziran.

Iluntzean edo hurrengo goizean, bueltea emoten jaken formea hartzeko. Zenbat eta denpora gehiago egin gaztai-ontzian, forma hobea hartzen eben. Eta gatzuragaz garbitu ezkero, azala finago lotzen jakon.

 

Informer: Santiago Canales

Related Videos