Atorrak
- 2012
- MUNDAKA
Informantearen amama oso kontulari ona zan. Inoiz bazkaltzen egozanean, informanteak-eta ez ebela jan gura esaten eben, eta amamak beti esaten eutsen horreek jatekoak bere sasoian ardi zain egozanean harrapau izan balebez, beste kontu bat izango zala. Arto erregutea eta urdai zati bat hartu poltsikoan eta Oizera joaten ziran amama-eta; eta behien hanka zuloetan edaten eben ura.
Lekukoaren amamak inoanez, neguan gona-barrenak gogortuta, izoztuta, eukiten ebezan ardiak zaintzen egoten ziranean.
Bestalde, amama astoagaz sagarrak saltzen joaten zan Bilbora. Astean biaje bi egiten ebazan. Bueltan Urazkako Paulok egositako babak bazkaltzen ebazan. Ostean, Paulok gitarrea jo eta eurak dantzan egiten eben.
Informer: Juanita Bastida
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Berrizko udala