• 2012
  • MUNGIA
Return

Gabon-gauean ogi bedeinkatua

 

Gabon-gauean afalaurrean ogia bedeinkatzen zan. Orduan ogiak biribilak izaten ziran; tremesak esaten eutseen. Zatia kendu, aitagurea errezau eta kurtze bat-edo egiten eutsien. Egun berean zati bana txakurrari emoten jaken, eta beste zatia mantelaren azpian gordeten zan. Eta, gero, hurrengo egunean edo mantela altzetan zanean, aparadoretik arteragoko urteko ogia hartu eta txakurrari botaten jakon; eta ogi-zati barria ipinten zan han. Ogia ez zan galtzen.

 

Informer: Pantxike Elgezabal

Foundations: Mungia Udala and Labayru Fundazioa