Ardiak
- 2010
- BUSTURIA
Jente asko etorten zan. Koadrilak etorten ziran. Herriari bueltea emon eta panderoa eta filarmonikea joten etorten ziran; koadrilak, koadrilak, koadrilak. Lekukoa-eta goizeko bostetan jagi, eta saldea eta kafea egin eta lebatza prijiduten eben. Asko paketea ipinita etorten ziran. Paketeak zapata kajoiak izaten ziran. Bertan bokadilloa sartzen eben. Gero etorri zan paketea egiteko papela eta ilobalea. Santa Eufemia egunean behar asko egiten zan. Jente asko etorten zan. Korruak be egoten ziran. Eskekuak be asko; hankak eta eskuak falta dituenak. Eta oindino ez dala denpora asko medallerak be etorten ziran. Koitaduek fianbreran ekarten eben jatekoa, eta hamen kafea, esnea eta ohea eskatzen eben gauean. Goizean goiz joaten ziran hareek medallerak. Santa Eufemiari osasuna eskatzen eutsien medallak paparrean ipini. Lehenago Santa Eufemia egunean dana zan korrua, dana zan jantzea eta dana zan holakoxea; baina, orain Markinan igarri be ez da egiten.
Informer: Lorenza Elorza
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa