Primerako eta segundako entierruak
- 2018
- ARRATZU
Euren baserriak portale handia eukan, eta han domeka arrasti guztietan errosarioa errezetan zan. Mahai baten altarea ipinten zan, kurutzea, Ama Birjinea, mantela eta kandeleru bi. Barrio guztia joaten zan domeka arrasti guzti-guzti-guztietan. Auzoko batek edo bere amak errezetan eben; bata falta bazan, besteak. Portalea handia izan zalako joaten ziran eurenera. Portalean banketa bi egoten ziran zutunik ipinita, eta etxeko sillak eta aurkiak ateraten zituen jarriteko. Ha zan ohiturea.
Informer: Jose Mari Urrutikoetxea
Foundations: Zamudioko Udala and Labayru Fundazioa