• 2011
  • LEKEITIO
Return

Komunino txikia eta handia

 

Orduko denporan Lekeition komunino bi egiten ebezan; bata, komunino txikia, bestea, komunino handia. Txikia 8-9 urtekin egiten zan eta 10-11 urtegaz komunino handia egiten zan. Harrokeria barik egiten zirala akordetan da; izan be, orduko denporan, gerraostean, ez egoan harrokeria posiblerik. Katekistakin gogoratzen da. Lekeitioko eleizan sillak ipinita egiten eben katekesia. Lekukoak dino katekesia ondo erakutsi eutseela. Jesusen bizitza baino gehiago dotrinea buruz ikastea zan. Lehenengoa familia giroan izaten zan; bigarrena, barriz, ospetsuagoa.

 

Informer: Joseba Legarza

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa

Related Videos