Takiloa edo iskitxoa
- 2010
- BERRIZ
Orduan mieleruak ibilten ziran eztia saltzen barrikatxuagaz, eta brusea jantzita. Alboan eskegita ekarten eben barrikea. Etxerik etxe ibilten ziran eta eztia Alcarriakoa zala esaten eben. Kinkilariak bere ibilten ziran etxerik etxe eta paragueruak bere bai: lapikoak konpondu, azpi barriak ipini, txaplak ipini, zuloak tapau, trigeruak eta galbaheak konpondu edo saldu… Botijeruak bere ibilten ziran. Mandoan etorten ziran danak, eta mandoak geldi egon eitezan kaderak alkarri amarrauta ipinten eutseezan.
Author: Labayru Fundazioa
Informers: Antonio Elgezabal and Jose Elgezabal
Foundation: Labayru Fundazioa