Afizinoak
- 2019
- ZALDIBAR
Bateoa egiten ebenean, ez zan mezarik egoten, bateoa bera egiten zan. Normalean, abadeak arratsaldean ipinten eban ordua. Bateatu barik hilten ziran umeak, aititak edo amamak bateatzen ebezan etxean; etxe-bateoa esaten jakon horreri. Lekukoaren ahizta bat etxean bateatuta egon zan, gerra-sasoian jaio zan eta. Orduan euren etxean soldaduak eta kapitainak ibilten ziran bueltaka. Umea jaio zala esan eutseenean, kapitainak itandu eutsen ea umea bateatu eben. Amak ezetz esan eutsan, soldaduak gorriak ziralako eta bildur zalako. Kapitainak umea bateatu egin behar ebela esan eutsan amari, berak semea bateatuta eukala. Azkenean, konfesau egin eutsan aititak bateatu ebala umea etxean.
Informer: Mari Agirre