• 2022
  • AMOROTO
Return

Eskolatik urten kriada joateko

 

Eskolatik urten eta etxera joan zan, andra-beharrak egiten. Amak ez eban gura Marik etxetik urten egian kriada, berak behar asko eukalako, baina maistreak urteteko esan eutsan. Kanpora kriada joan ezkero, dirua ikusiko ebala eta. Hamasei urtegaz etxea itxi eta umezain ibili zan. Zortzi ogerleko irabazten ebazan hilean. Notario baten etxean egon zan. Lehenengo, Lekeition hiru urte eta handik Durangora joan ziran. Umezain izatetik kozinera izatera pasau zan arin, 16-17 urtegaz, eta bizimodu guztian kozinerea izan ei da. Ama beti ikusten eban kozinan eta berak be haxe gura. Durangotik atzera be Lekeitiora joan zan eta bertan urte bi egin ebazan. Handik Bilbora joan zan.

 

Informer: Mari Arostegi