Ama bendejeagaz Erriberako merkatura
- 2019
- SONDIKA
Orduan, eskola hori aurrera eroateko, antolaketa bat behar eben. Maisuak klasea emoten baino ez ziran joaten, eta orduan, eurak taldekoak arduratzen ziran, bakotxa egun baten: umeak etorri baino lehenago atea edegi, eguerdian itxi, arratsalderako barriro edegi eta gauean itxi. Hori kasik ama guztiek egin eben. Administrazinoa eroateko, hartu-emonetarako, maisuak bilatzeko eta zuzentzeko, Julita Berrojalbiz maistrea eukien; dirua bilatzeko Tere Rotaetxe; antolatzeko, beste bi edo hiru. Euretariko bat, taldekoa, egunero egoten zan.
Informer: Karmele Goñi
Foundations: Bilboko Udala and Labayru Fundazioa