Artoa mehaztu
- 2012
- LARRABETZU
Lekukoak entzunda dauka nobienbre bueltan Sollube inguruan hainbat ardi ibilten zirala, ehun eta piku edo berrehun. Hemengo amamari entzunda deukotso Eskixako ardiak Sollubetik behera etozanean denporala edo denpora txarra etorrela. Beherantza etorten ziran, etxe ondora-eta. Gehienetan igarri egiten eben. Urri akabuan, nobienbrean edo San Martin bueltan ardiak goitik behera etozan eta denporeak kanbiau egin behar ebala edo zeozer etorrela esaten zan. Emon, azartau, egiten eben batzuetan, antza. Herriko haizea etorten zanean, barriz, gorantza egiten eben; beroa etorrenean gorantza.
Informer: Sabino Jauregizar
Foundations: Busturiko Udala and Bizkaiko Foru Aldundia