• 2012
  • LARRABETZU
Return

Artoa mehaztu

 

Artoa erein eta gero mehaztu egin behar izaten zan. Erein iladan edo atxurragaz txorkatuta be bai, zuloak atxurragaz eginda. Lurra ondo egon ezkero iladara. Hiru paladun markadora erabilten eben horretarako.

Batek botaten eban artoa eta besteak indabea. Baina beti botaten zan gehiago erneko bada ezpada, ze beti egoten da enemigoa lurrean be. Batzutan ondo urteten dau, baina gehienetan artoak lar urteten dau eta mehaztu egin behar izaten da.

Indabea ostera sartu egin behar jorraiagaz, ze galdu egiten zan; edo beste batzuetan danak erne eta bataren bat atera egin behar, ze indaba lar ez da ona.

 

Informer: Libe Asua

Foundation: Bizkaiko Foru Aldundia