Lehengo Erronda kalea
- 2014
- BILBAO
Prakagorriak deabruak ei dira. Animalia txikitxuak, jenioak diranak beharrak egiteko, galtzagorriak ei dira. Horreekaz Simonek olgau egiten ei eban eta mamarroak deitzen eutsen. Edozein behar egiteko horreei esan eta egin egiten ei eben.
Lehenago, aspirina kajea tubotxu bat zan eta tapea eukan, eta marigorringoak eta mamarro txikerrak han sartzen ebazan, kortxoa ipini eta poltsan eroaten eban. Basoan ibilten zan beharren, pinua-eta sartzen, eta noizean behin beragaz egozanei, burlazar, behar egiteko mamarroak aterako ebazala esaten eutsen.
Informer: Manu Etxebarria