Umeek ganadua zaindu
- 2012
- MUNGIA
Gabon-mukurrak ikaztokian egoten ziran. Ehundaka urteetako arbolen eperdia zan gabon mukurra. Gurdian ekarten eben hareetariko bat eta aitak txiki-txiki egiten eban, eta haregaz sua egiten zan. Orain horreek mukurrak falta dira. Horreek zaharrak eskabadorakaz-edo kentzen dabez. Lehen erreka eskinetan-eta usteltzen egoten ziran. Gabon-mukurrak urte askotako zugatzak izaten ziran. Orain egon be ez dagoz horreek, ze orain gabon-mukurrak eta holakoak desegin egin dira.
Informer: Mari Ugarte
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Maruriko udala