• 2014
  • BILBAO
Return

Cervecera del Norte

 

Askotan diru apurtxu bat aterateko, domeketan, Basurtun egoan Cervecera del Nortera joaten zan beharren. Fabrikea eukan, baina zerbezea be saltzen eban. Bilbotarrak joaten ziran hara. Domeka zapatuetan haxe zan lekua bodakilloagaz eta patata tortilleagaz joateko. Familian joaten ziran bertara. Hondino jardinen bat geratzen da han goitik, baina orain etxeak eginda dagoz inguruan. Orain futbol-zelaia dagoan lekuan egoan fabrikea. Gero beste leku batera pasau ziran. Bilbon hiru zerbezera egozan: La Salve, La Vizcaína eta Cervecera del Norte. Zerbezea egiten zan euretan.

 

Informer: Iñaki Irigoien

Foundations: Bilboko Udala and Labayru Fundazioa

Related Videos