• 2012
  • MUNGIA
Return

Lehen bedarra be erein

 

Lehen bedarra erein bere egiten zan: sekulabedarra eta alfafea. Sekulabedarra beraren denpora guztian erein izan da, baina alfafea geroago. Horreek ereiteko, lurra labrau egin behar izaten zan, artoa ereiteko moduan. Sekulabedarrari lau-bost korte emon ahal jakozan eta alfafeari sei-zazpi. Alfafeak apur bat gehiago emoten dau. Sikatzeko gura izan ezkero, denpora gehiago itxaron behar zan, ebagiteko gogortu eiten. Sekulabedarra urte birik behin erein behar izaten zan, baina alfafea urte gehiagoan eukiten zan.

 

Author: Labayru Fundazioa

Informer: Gregorio Izarza

Foundation: Labayru Fundazioa