Familia bidezko transmisinoa
- 2018
- ZAMUDIO
Bilbo ez jaken egiten hain urrin. Tranbian joaten ziran. Asko tardetan eban; 3 ordu-edo tardetan ebazan Igorretik Bilbora. Lehenengo Lemoara, eta gero tiki-taka-tiki-taka Bilboraino. Lemoara joaten ziran, eta Lemoan, eurak eta goizetako beharginak be, gehienak, batetik bestera pasetan ziran. Denporea galtzen zan. Handik urten eta Bilboraino joaten ziran. Orduan tranbia Arriaga teatroa dagoan lekuan geratzen zan. Hor bueltea emoten eban eta atzera be Arratiarantza joaten zan. Tranbia Zeanuriraino joaten zan.
Informer: Klaudio Barroeta
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa