Eskolan
- 2014
- MUXIKA
Eurenean jente asko etorri zan konbidadu, larogeitaka. Etxean egin eben bodea. Aurreko egunetan etxeko txahala hil eben eta kozinerea ekarri eben preparetako. "Eskola" tabernea euki ebana ekarri eben kozinera. Lekukoaren izekoa bere laguntzen ibili zan eta beste hainbeste andra. Ensaladilla rusea ipini eben eta orduan askok zer zan bere ez eben jakin. Suetearen ondoan kuartu bi eukiezan eta konbidadu guztiak sartzeko, erdiko tabikea kendu eban aitak.
Informer: Pantxike Elgezabal
Foundations: Mungia Udala and Labayru Fundazioa