• 2011
  • BEDIA
Return

Arrautzak saltzeko eta etxerako

 

Arrautzak saldu egiten ebezan. Juanitanera edo Santanera eroaten ebezan, baita etxeetara be esneagaz batera. Etxerako be eukiten ebezan. Arrautzea asko gustetan izan jako. Batzuetan saltzeko ez zan egoten. Askotan aitari bokadilloa egiteko arrautza barik lotzen ziran. Batez be, bere gazte denporan.

Beharren hasi zanean, eguerdian etxera ailegau, eta oilotokira joaten zan arrautza bila. Orduan oriorik be ez zan egoten prijiduteko, eta zartagin berora botaten ebezan arrautzak, eta han igurdi-igurdi eginda jaten ebazan.

 

Informer: Mari Angeles Zamalloa

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Bediako Udala