• 2016
  • SOPELA
Return

Aitak eta amak erromerian alkar ezagutu

 

Euren ama Sopelara etorri zanean, 1927 inguruan −1930ean ezkondu ziran−, triste egoan, Elantxoben San Pedro jaiak ziralako eta berak Sopelan egon behar ebalako. Ugazabandreak etxeko beharrak egin eta erromeriara joateko esan eutsan baten, baina ez eukan etxetik urteteko gogorik bere ez. Ugazabandreak lagunak topau eutsazan, eta plazara urten eban erromeriara. Neska-koadrilatxuari mutil-koadrilea arrimau jakon, eta mutiletariko batek goizean mezarantza joiala Sevillanuaren etxeko bentanan neskea ikusi ebanean, bihotzak bere bueltea emon eutsala kontetan eban. Neska horregaz baino ez zala ezkonduko esan ei eutsen lagunei. Mutilak amari esan eutsan lagunartean erderaz egiteko ohiturea eukiela, eta amak kontestau eutsan gipuzkoar eta bizkaitar baten alabea zala eta ez ekiala erderarik. Euskaldun hutsa zan ama.

 

Informer: Bene Markaida