Bogadea
- 2007
- MARURI-JATABE
Noizean behin inspektorak etorten ziran. Inspektorearen aurrean: “a ver fulana, al tablero” (ia urlia, arbelera) eta arbelean maistreak ondo agertzea gura izaten eban. Eta bera beti izan da geografian, historian edo matematiketan ona. Gramatikea ez jakon bape gustetan, amesetan be ez.
Berak eskolatik gehien faltan botaten dauana zera da: gramatikatik adberbioak eta proberbioak gustetan jakozan baina aditzak bape ez. Gero joan zan 37 urte eukazanean ikasten baina ordurako… buruko min larregi euki eban berak. Berak baekian zeozer txarto esaten ebala baina zelan adierazo jakin ez. Eta itxi egiten eutsan. Zertarako? Ba matematiketan, geografian eta historian ondo egiten ebalako.
Informer: Maria Uriondo
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa