Haretx klaseak
- 2017
- ATXONDO
Ama, umea euki ostean, egun batzuetan ohetik altzau barik egoten zan; hiru-lau egun egiten ebazan ohean. Umea egun bi garrenean-edo bautizetan zan; ama ez zan, baina, ospakizun horretara joaten. Amabitxi-aitabitxiak joaten ziran, eta beste andra bat umea eroaten. Bautizuaren ostean, zeozertxu hartzen eben eleizara joaten ziranek. Aitabitxi-amabitxiak familiakoak izaten ziran jeneralean.
Informer: Dionisia Bustinza