Lehenengo mezea euskeraz
- 2014
- BILBAO
Muxika, Ibarruri eta Gorozikatik astoakaz Zornotzako plazara joaten ziran Gerraostean. Domeketan plazea egoten zan, eta hara joaten ziran jeneroa saltzen. Asko joaten ziran. Orduan kotxe gitxi pasetan zan; egun guztian sei kotxe edo. Kamioi bat Patxioken anaia batek euki eban lehenagoko gasofenoagaz. Autobusa egunean hiru biderrez edo pasetan zan; gehiago bapez. Eskolara be oinez joaten ziran eta kasik kotxerik be ez zan egoten. Taidxen kaminoan olgetan eben.
Informer: Benita Dudagoitia
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa