• Basoko lanbideak
  • 2017
Atzera

Trontzazerrea eta arpana

 

Zuhaitza aukeratu dogu, eta orain bota egin behar dogu. Bada, botateko, San Martintxuri esker lortutako basajaunen trontza-zerrea dauka. Haginak zorroztu, entramea emon, eta zerrautsa aterateko moduan dago, eta orain lagun bi behar dira zuhaitz garri lodia botateko trontza-zerrearekin.

Behin zuhaitza etxera ekarri eta ostean, eta horretarako idi-pareja ona eduki behar da, etxerari habe barria ezarri gura badeutsagu, lehenengo eta behin tronko hori moztu egin beharko dogu norberak nahi dogun neurrira, arpana erabilita. Arpan mota bi dagoz: zerrea bera hutsean dagoana; eta lagun batek gora tira egiten deutso eta behean lagun bat edo inoiz bi jarten dira goitik behera ebatzeko. Horrek haginak era batera bakarrik daukaz. Harpan horrek neurria dauka eta norberak nahi dauan neurrira jarri leiteke, habea edo kapirioa aterateko.

 

Barriemoilea: Jesus Eguzkiza

Erlazionatutako Bideoak