• 2012
  • Mungia
Atzera

Sorginak

 

Baten bat soloan ibili zan artoa ereiten, eta horretan ebilela, atzetik bela handi batek artagarau guztiak batzen eutsazan. Holango baten, konturatu eta akulua bota eutsan beleari. Sokorru baten joan zan belea. Hurrengo egunean medikua etorri zan auzora auzoko batek besoa apurtuta eukalako. Ha andrea izan ei zan aurreko egunean soloan ibili zana. Jeneralean, sorginak auzoko andrak izaten zirala dino.

 

Barriemoilea: Gregorio Izarza

Erlazionatutako Bideoak