• 2014
  • ZAMUDIO
Atzera

Soldadiskea Tudelan

 

Soldadiskara febreron joan eta hurrengo urteko julioan lizentziau zan. Hamabost hilebete inguru egin zituan han. Lehenengo zortzi hilebetean-edo etxera etorri be ez zan egin, asago egoan eta. Joan eta etorri trenean egin zan. Osterantzean, permiso laburragaz etorten zanean, kamioiak egoten ziran paradore baten galdetzen eban Bilborantza joiazan, ze trenak gitxi egoten ziran. Korreo-trenean egiten eban harantzarako biajea: goizean hamar eta erdietan-edo urteten eban korreoak Bilbon, Miranda de Ebron bazkaldu eta transbordoa egin, eta gauez ailegetan zan Tudelara egun osoa trenean emon ostean.

 

Barriemoileak: Daniel Leguina eta Juana Artetxe

Erakundeak: Zamudioko Udala eta Labayru Fundazioa