![Labasua](https://i.ytimg.com/vi/maf2l_N9evs/mqdefault.jpg)
Labasua
- 2012
- MUNGIA
Ikatza egiteko, pagoa edo haretxa erabilten zan. Upokomakatzetik Lekandaraino dana zan pagoa; hamabost bat urte euki ebazan, botaten hasi ziranean, loteka. Nafarroatik etorri zan jente asko pagoa botaten eta ikatza egiten. Urteetan egon ziran bertan; lo eta guzti egiten eben basoan, txabola baten.
Barriemoileak: Jose Luis Orue eta Victor Orue