• 2020
  • ZIORTZA-BOLIBAR
Atzera

Lehen giro handia egoan herrian

 

Herrian bost taberna egozan: Iturrino, Txirtu, Uriona, Txotxo eta Kontsejuena. Etxeak gitxi, baina taberna asko, eta danetan egoten zan jentea. Gerreak urten ebanean, herriak 1000 biztanle pasau eukazan; orain 400 inguru daukaz. Jenteak baserrietatik emigrau egin dau kanpora. Orain taberna bakarra dago, eta nahiko ondo dabil. Denda bi egon ziran, eta hiru abade, medikua, 3 maisu-maistra... be bai. Lehen jentea beste modu batera bizi zan; orain kotxea hartu eta kanpora urteten dau. Iluntzeetan jentea tabernetara bajatzen zan jokoan egitera; orain ez dago ezer be.

 

Barriemoilea: Jesus Urkidi Celaya

Erlazionatutako Bideoak