• 2018
  • ZEBERIO
Atzera

Laminak Lanpreabeko errotan

 

Zeanuriko Lanpreabeko errotan pasau ei zan. Laminak joaten jakozan astelehenetan esnea eskatu eta esnea eskatu, esnezaleak ziran eta. Ezin eban gizonak gauza onik egin. Domeka baten, meza aurretik, gizona ahuntzak batzen joan zan. Estu eta larri ibili zan, berandu egin jakon armozetako eta esnea irakiten hartu eban mezara joateko. Meza guztian egon ei zan estamanguari eutsi ezinda, minagaz. Etxera heldu zanean, etxekoei kontau eutsen eta laminak esne eske datozanean eske irakina emotea akordau jakon. Pentsau eta egin. Laminak esne irakina hartu orduan, pago eta hatx gainetatik parau ziran eta betiko galdu ziran.

 

Barriemoilea: Manu Etxebarria