• 2007
  • BERRIZ
Atzera

Konbidaduak jaietan

 

Etxeko salea konbidaduentzat, inbitauentzat, erabilten zan. Orduan Gabonzaharretan aitaren arrebak joaten ziran etxera. Piloa batzen ziran. Santiagoetan 30 bat lagun alkartzen ziran, sarritan. Beraz, horreentzako danentzako lekua euki behar zan. Salea horretarako baino ez zan izaten. Osterantzean, ez eben erabilten. Santiago, Santa Ana eta San Inazio egunetan hiruretan jentea egoten zan etxean.

 

Barriemoileak: Justa Oregi eta Crispin Arregi

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala