• Hiletea
  • 2010
  • BERRIZ
Atzera

Hileta kategoriak

 

Enterru kategoria desbardinak egoten ziran. Lehenengo kategoriakoa zanean, hiru abade etorten ziran etxera gorpuari eleizara laguntzeko. Lehenengo eta behin sakristanea etorten zan, gorpuaren ondoan biztuta egozan kandelen bila. Kandela horreek enterrurako eleizara eroaten ebazan. Kandelen azpian oihal bi ipinten ziran; bata baltza, bestea zuria.

Lekukoak hiru kategoriako enterruak egozala uste dau. Lehenengo kategoriakoan, hiru abade eta kantoreak egoten ziran. Ostantzean abade bakarra eta kantore barik egiten zan eleizkizuna. Kasu horretan etxera be, abade bakarra joaten zan. Orduan bere, diru gehien eukanak enterru dotoreagoa egiten eban.

 

Barriemoileak: Klaudio Berrizbeitia eta Herminia Lazpita

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala