• Haurtzaroa
  • 2012
  • Mungia
Atzera

Haginak

 

Haginak urteten hasten ziranean, umeak amorratuta egoten ziran eta kutxarillatxua emoten jaken ahora. Ogiaren azala bere emoten eutsien, baina hori emon ezkero, norberak egon behar dau asago barik, zatiren bat-edo ez iruntsiteko. Umeei ogia asko gustetan jake. Oilaskoaren hankako hazurra bere emoten eutsien, ez eukalako brintzarik; eta orduak eta egunak egiten ebezan umeek haregaz, mantearen gainean. Mantea noiz edo noiz garbitu egiten zan eta hantxe.

 

Barriemoilea: Maria Abio

Erakundeak: Mungia Udala eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak