![Arreoa](https://i.ytimg.com/vi/1jhkoftKgNc/mqdefault.jpg)
Arreoa
- 2010
- BERRIZ
Etxe batzuetan Gabonetan beti intxaur-saltsea jaten eben. Intxaur-saltsea normalean postrerako ixten zan, baina lekukoen etxean, horixe zan lehenengo platera.
Gero orio-azak, eta horren saldeagaz, aurreko urtean gordetako ogi salutaduaren, kuskurraren zatitxu bana emoten jaken familiako guztiai; etxean txakurrik edo katurik baegoan, eurei be bai.
Ostean arraina egoten zan: txitxarrua, besigua, makailaoa... eta oilaskoa. Postrerako arroz-esnea eta konpotea; sagar eta ardaoagaz eginda. Amaitzeko turroia.
Barriemoileak: Markos Azpitarte eta Mari Argoitia
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala