• 2011
  • BEDIA
Atzera

Eskolea

 

Eskolea koadradua zan. Mahaiak egon ziran, nahiko pisutsuak. Binan jesarten ziran. Mahaiek erdian lekutxu bat eukiten eben tintea sartzeko, eta azpian liburuak sartzen ziran. Gelearen erdi inguruan egurrakaz edo txirlorakaz isiotzen zan estufa bat egoten zan. Hotz handia egiten eban.

Alde batean pizarra handi bat egoten zan eta maistrea erdian. Lapitza sartzeko lekua egoan alderdi batean.

Atzean, gelara sartu orduko, erropak eskegiteko pertxeru batzuk egoten ziran. Kristalerea aldetik aldera egoten zan eta plazara emoten eban. Beste alderdian patioa egoan, eta handik joaten ziran komunera. Bere denporan patioak ura dariola eukan, zahartuta egoan. Patioak teilatua baino ez eukan.

 

Barriemoilea: Ana Mari Urrutxurtu

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Bediako Udala