• 2018
  • ZEBERIO
Atzera

Eskolara oinez joan

 

Eskolara oinez joaten ziran, eta ez gaurko erropakaz. Baina eurek, amak esaten eutsen lez, don ziran kamino bazterrean bizi ziralako. Auzoetako lagun askok gurpidetik etorri behar izaten eben eta oinetakoak lupeztuta etorten ziran. Leiakaz, potxingoak kristala eginda egoten ziran; hareek apurtu egiten ebezan eta izozkia zalakoan jaten ebezan. Umeak maliziarik bapez! Zeberioko eskolara lau urte egin ebazan.

 

Barriemoilea: Manu Etxebarria