• 2013
  • AMOREBIETA-ETXANO
Atzera

Erlauntzentzako tratamentuak

 

Gaur egun egiten jakon tratamentu bakarra varroarentzakoa da. Varroa akaro bat da, eta horrek erleak daukan hemolinfa, odolaren antzekoa, txupetan deutso. Txupau eta txupau, azkenean erlauntza hil egiten da. Orduan tratamentua horrentzat bakarrik dago. Insektizida bat dago, plastikozko lamina batzuetan etorten dana. Badagoz beste produktu batzuk ekologikoagoak direnak, baina ez dabe hain ondo funtzionetan. Urte batzuetan erabili eta produktu guztiak aldatu egin behar dira akaro horrengan erresistentziarik sortu ez daiten. Normalean, produktu horreek ez dira eztira pasetan, ze ezti hori ez dabe eurek erabilten, baina argizaria oso higroskopikoa da, orduan, produktu horreek argizarira pasau leitekez.

 

Barriemoilea: Valentin LLona

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa