• 2015
  • BUSTURIA
Atzera

Burdinaren garrantzia

 

Burdinak Bizkaian eta Euskal Herri osoan garrantzi handia izan dau historian. Seguruenik Euskal Herria izan da Europan burdinaren kulturaz jaubetu zan lehen lekuetako bat. Erromatarren garaiko aztarna piloa daukagu. Badakigu erromatarrak harriaren bila etorten zirala eta burdina egiten ebela; baita III. mendetik aurrera haizeolak egozala Euskal herrian be. Oso laba xumeak ziran eta bertan burdina egiten zan. Eta, gero, Erdi Aroan burdinola hidraulikoak agertzen hasten dira, eta askoz geroago, XIX. mendetik aurrera, industria-iraultzak eraginda, industria-garaia agertzen da, orain arte irauten dauana. Gaur egun be burdina barik ezin dogu bizi. Gure historia burdinari lotuta dago erabat, hasiera-hasieratik gaur egunera arte.

 

Barriemoilea: Fernando Montenegro

Erlazionatutako Bideoak