• Ezkongaiak eta ezkontzea
  • 2012
  • MUNGIA
Atzera

Arreoa

 

Lehen, ezkontzen ziranean, neskeak ekarten eban kuartuko arreoa, eta jenteari eta lagunei erakusten jaken. Gurdietan-edo ekarten eben, lagunek lagunduta. Gero, erakutsi egiten jaken ekarritakoa, nonzebarri egiteko.

Arreorako, euren amak kaxea, armarioa, baldea eta ohezerudun (ogazerudun) ohea ekarri ebazan kuarturako. Horrezaz gainera, erropea eroaten eben, eurentzat eta oherako; oherako, izarak eta errezelak. Errezelak ohezerudun ohean ipinteko izaten ziran: telazkoak ziran eta borlatxuak eukiten ebezan.

 

Barriemoilea: Felisa Atela

Erakundeak: Mungia Udala eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak